Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ostatuzain (orobat ostatu zain) 1 iz ostatu bateko nagusia.
Nire paper faltsuek ez bide dute ostatuzaina mendrenik ere harritu. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 67. orr.
Dominiquek ostatuzaina behartu zuen suaren piztera eta hiruentzat janari zerbaiten egitera. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.
Ostalari eta ostatu zainak hor zuzenean mintzatuko dira sasoiko lanaren bila dabiltzanekin. Herria 2004-02-26
2 taberna bateko nagusia.
Robert Dagerrezar, Mugerre Elizaberriko trinket eta ostatu zainak. Herria 2001-01-18
Thiers karrika oinezkoen esku emana izanik, horko ostatu zainek osoki beretu dituzte karrika bazterrak Herria 2004-08-12