Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendi erpinetako elurrak harrotuz dator hego haizea, gero eta laztan gozoagoa dario ostarteko eguzki oparoari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.
Miarritze aldean, hodeiertz ilunean, ostarte txiki bat zabalduta ikusi zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.
Mila pauso geroago, ostarte urdinak ikusi nituen zuhaitzen artean, eta arratsaldeko azken eguzkia haien gailurretan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.
Gero eta bakanago ikusi ahal izan ditugu hodeien arteko ostarte igarokorretan geure mendi eta herriak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 22. orr.
Eguraldiari buruzko saioan, astelehenean ostarteak agertuko zirela esan zuten. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 144. orr.
Eguerdia argiagotzen ari zen, zeruak gero eta ostarte gehiago baitzituen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.
Gaua epela zen, ilargia jostalari zebilen zeruan, laino arin eta ostarte zabaleko tapizean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 181. orr.
Urte ilunetako gure historiari behako baten emaiteak argitzen bazuen apur bat gure ostartea, iragan bi mendeetan gure Iparrak eta Hegoak historia bedera harilkatu izanak zenbait ohar egiteko parada eskainiko digu menturaz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.