Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ostalier 1 iz jatetxe edo ostatu bateko bezeroa. ik ostari.
Bertan otorduak ematen zituzten, ostaliertzat dockerrak, inguruko langileak, Pontrique kaleko putetxeko damak... zituztela. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 144. orr.
Udako jaiegun gehienetan etxe horretan ostalier egon -Isabel Sanjoseri ere desiratzen ez nion torturaldia, bertzalde-, eta ez zuen oraino kaxkoratu kazetaritzak bulego eta saltokietan ohi ez diren ordutegiak dituela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.
2 ostalaria.
Taxistak, tabernariak eta ostalierrak hobeto bizi dira gaur Bilbon. Berria - Kultura 2006-02-04