Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tuneletik irteten ziren bakoitzean, ostadarra zabaltzen zen mendixka baten edo badia txiki baten gainean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.
Greziako mitologian Iris zerukoen mezularia zen, zerua eta lurra elkartzen zituena eta batetik bestera hegan zihoan bakoitzean hegaldiaren arrasto koloretsua uzten zuena: ostadarra edo Erromako zubia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.
Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan. - 0. orr.
Neure ostadarra ezartzen dut hodeien artean, lurrarekin dudan itunaren ezaugarri. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 31. orr.
Eguzkiak mendebalean dir-dir, zeruan ostadarra. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 91. orr.
Antarktikak irribarre egingo du, zeru urdin garbiaren azpian eguzkiaren errainuak ostadarraren koloreak islatuko baititu izotz tontor zurietan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.
Ostadarrak bezala, osorik hartzen du zorigaitzak ere odaiertz zabala, ostadarrarenak bezain ugariak ditu koloreak eta hark bezain desberdinak, baina harexen modura elkarri estu lotuak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.
Maite itzazu ostadar guztietako koloreak ebatsi dituzten gautxoriak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 208. orr.
Hodeietan barrena ibilki, eguzkiak argia erauzten zien harriei; ostadar-kolorez janzten zituen bazter guztiak, lurraren ura edaten; airearekin jostatzen, aireak jostailu zituen hostoei distira emanez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.