Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ospitalertsa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz andere ospitaleroa.
Emazte batek erraiten dit iturriko ura arras ona dela eta freskoa; gehitzen dit bera dela ospitalertsa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.
Ospitalertsak, Madrilgo emazte bat, bere oporren parte bat hemen iragaiten du. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.
Xutik egon gara, isilik, ospitalertsak otoitz bat egiten zuela eta guk "Aitaren". Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.