Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ospitalero izond/iz Done Jakue bideko herrietan, erromesak hartzen dituena. ik ospitalezain.
Atarian jaun andere ospitaleroen irribarre goxoak berehala etxekotu naute: zigilua segidan Credencialean daukat, ohea non dudan badakit, eta ere garbiketa tokia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 116. orr.
Komentuko aterpean jarriak dira jadanik eta ulertu dut behar ez zen atean joa nuela oixtian eta, urruntxeago zela erromesen zain ospitaleroa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.
Arratsean, erromes eta ospitalero bere familiarekin, denek elkarrekin jan dugu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 192. orr.
Bekatua ordaintzeko ospitalero gisa jarri zen bere emazte Adelarekin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 224. orr.