Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oraindik beste loraldi bat izan zuen bere senarraren miresmenean, hau, prostata ebakuntza bat izan eta bere azken ospitaleratzetik etxeratu zenean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 113. orr.
Nekea eta deshidratazioa izan dira ospitaleratzearen arrazoiak. Berria - Euskal Herria 2004-07-27
Denak untsa joan direla, erdi presaka egin bada ere ospitaleratze hori. Herria 2005-05-12
Ez dituzte sekula ikusten bankuetako txartelak; beraz, hilabeteak pasa daitezke inor konturatzerako, eta norbait ohartzen bada, jeneralean kasualitatez izaten da, kasu honetan bezala, Brenten ospitaleratzea ustekabekoa izan zelako. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 49. orr.
Honoko arloak hobesten saiatuko dira datorren urteaz geroztik: pediatria, lehen sorospena, bezeroen harrera, larrialdiak eta ospitaleratzeak. Berria - Euskal Herria 2004-11-12