Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ermitapean, hamaika amodio-aitorren ingurune izandako Egaren bihurgune ospela. Txillardegi «Putzu», 1999 - 183. orr.
Lasterka abiatu da karrika ospeletara. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 173. orr.
Toki ospeletan izotz dezente aurkitu dute. «Bizia lo», 2003 - 148. orr.
Larraillère-rantz abiatzen ginen oinez, txoko ospeletatik gora. Txillardegi «Putzu», 1999 - 332. orr.
Inguru hauetan, paraje ospelagoren batean, belearen tamaina seinalatu izan da neurri: San Pedrotan artoak belea estali. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.
Lubakien alderdirik urrun eta ospelena genuen hitzorduaren lekua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.
Udazkeneko zuhaitzek, zirtzilaturik, beren gain hartzen dute bandera piltzarren distira, hauek argia ematen dutenean katedral hotzen hilobi ospeletan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 127. orr.
Etxe-zulo ilun ospela zuen, egurrezko eskailera higatua eta guzti. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.
Kontuan hartu behar da, herri eta auzo bakoitza, batzuk eguteran besteak ospelagoan, batzuk kaskoetan, besteak zokoguneetan, bakoitza paraje eta gune ezberdin eta oso diferenteetan kokaturik dagoela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.
Margarita Ledo galiziar idazle eta irakasleak bere lehen film dokumentalaren bidez ahanzturaren zokondo ospel batetik jaregin berri duen transatlantiko hartako kapilaua euskalduna zen. Berria - Kultura 2004-02-18
Diskoaren eztarri dardara apar moduan zabalduko da tabernako aire ospelean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.
Ospela zen pabilioi barruko giroa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 155. orr.
Drogak mila lekutatik arrakalatutako edertasun ospel hura. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 82. orr.
Iluntasun ospelak inguratuta, begiak bildu ezinda. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 19. orr.