Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zorionez galdu genituen aspaldiko ospelak: belarri, atzamar-gain eta orpo, hainbat penatu gintuzten ospelak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.
Ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.
Gure amona zenak esaten zuen, ospelak, harapirikak, bixikak, pikorrak eta holakoak sendatzeko, haur baten piza zela hoberena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 69. orr.
Ospelak oinetan, ospelak eskuetan... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.
Ikusten ari ninduan hezetasunak azala harrotu behar zigula zapatetan, babaz eta ospelez bete behar ginela. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.
Johni oinetan ospelak aterako zaizkio. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.
Ospelak sortuko zaizkizu. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 155. orr.
Arian-arian hasi ziren titiburuen inguruko azalean sorrarazten diren pikor moduko horiek itxuratzen, eta ospel ikusgarri xamar bat ari zen azal hartatik goratzen, are muturtzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 37. orr.
Mingainean ospelik inoiz izan ez dituen horietakoa da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.
Ospel hitz egin zuen, oso baxu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.