Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ospeko 1 izlag ospea duena.
Ospeko zientzia-aldizkariren batean argitaratu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 167. orr.
2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)
Zer egin zuen faxista ospeko hark? -galde egin zidan bisitariak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 87. orr.
Ordurako, ordea, aberats izandako Roland koitaduak bere ondasun guztiak galdu zituen, eta semea -hain sona handiko eta jakintsu ospekoa izandako John Dee distiratsua- susmopean zegoen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.
· Penaz hil zela zabaldu zen Duneideann hirian [...] eta zakur leial ospeko Bobby hark hiritarren bihotzak ukitu zituen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 148. orr.