Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irakasleen artean, berriz, Zorroagako Filosofia Fakultatean ari ziren Espainiako intelektual ospedunak batzuk, euskal mitoa hurbiletik dastatzera etorriak-edo, trantsizioko desenkantoak jotzen zituen bazterretatik ihesi. «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.
XVIII. mendeaz gero, Beterri-Tolosaldeko hizkera izan da ospeduna, baina XVI-XVII. mendeetan Lapurdiko "kostatarra" zen nagusi. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 220. orr.
Eguneroko bizimodu arruntean zein hizkuntza darabilgun ez dio hainbeste ardura, baina ospedun hizkuntza aukeratzen da zeregin jasoetan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 8. orr.
Bestelako aburuak utzi, ospedunen aginduak gainditu eta kalte handiak jasan behar izanda ere [...] kontzientziaren esanera jardun. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 62. orr.