Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nolanahi den, ospa! Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 206. orr.
-Ospa, Malfoy -esan zion Ronek, masaila estututa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.
Ba orain ospa, lanera, neska-mutikoak! Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.
-Ospa hemendik -esan zuen enplegatuak. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 165. orr.
-Hik ospa hemendik bizkarra itzuli gabe -esan zion Pepponeri. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.
-Ospa hemendik, sagu zikina! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.
Ospa nire begien bistatik, nola esan behar zaizue! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 352. orr.
Ospa, duintasun izpirik gelditzen baldin bazaizue! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 102. orr.
Legearekin eta kontzientziarekin bakean gaudenean, trena hartu eta ospa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 274. orr.
Gure prozedurak gustuko ez badituk, ospa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 117. orr.
Ibaietako urak gora eta gora / egin kasu, semeok, ospa edonora! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 39. orr.
-Banoa ospa hemendik -esan zuen gizonak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.
Alde egin besterik ez zuen nahi, ospa egin New Yorketik albait bizkorren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.
Handik pixka batera Sheilak ospa egiteko keinua egin zidan. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 26. orr.
Keinu bidez ospa egitera gonbidatu zuten: Giovanni hemen bizi da, ziur egon zaitezke, zoaz lasai, zoaz! Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 84. orr.
-Zuk ere hobe zenuke salto bat egin eta hemendik hegan ospa egitea, kokoteko on bat hartu nahi ez baduzu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 258. orr.
Zarraolandiaren semeak ospa egin dik kartzelatik! Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 56. orr.
Dobbyk "Harry Potter seguru dago hor, jauna!" erantzun eta ospa egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 26. orr.
Baina berehala egin du ospa, zeharo izututa. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.
Neskak aterantz egin zuen arineketan, hura ireki eta ospa egin zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 121. orr.
Ziztu bizian egin genuen ospa, etxerainoko bide osoan zehar. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.
Arratoiak ihes egin zuen Ronen atzaparretatik, lurra ukitu orduko lasterka ospa egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 270. orr.
Ni, halakoetan, isil-isila hurbiltzen natzaiek eta haiek deabruak harturik ospa egiten ditek. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 92. orr.
Ospa egin dit erabat burutik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.
eta gero ospa (4); handik ospa egiteko (3); hartu eta ospa (4); hemendik ospa egin (4); ospa egin (102); ospa egin ondoren (3); ospa egin zuen (18); ospa egingo (7); ospa egitea (11); ospa egiteko (20); ospa egiten (16); ospa egiten ditek (3); ospa hemendik (17)