Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maitasuna berriz indartsuagoa da gorrotoa baino, eta maitasunak osotoro garaitu duen gorrotoa, maitasun bilakatzen da. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 141. orr.
Euskotarra, alegia, intolerantzian eta gogorrean jarrita, zeharo eta osotoro dela kastillanotzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.
Highsmithek, izan ere, gezurti, iruzurgile eta hiltzaile batekin osotoro identifika gaitezen erdiesten du. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 48. orr.
Ez bakarrik elkarturik, baizik eta osotoro bat eginik, horrela izan daitezela bat gurekin. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.
Bizitza osotoro besarkatuaren gainean ernetzen da Zazie metroan-ek eragiten duen gozamena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 106. orr.
Adimenek ezin diezaioketela Sortzaileri (gorets bedi!) hauteman, Hura zer den Berberak besterik ezin dezakeela hauteman, eta Hari hautematea Hari osotoro ezin hautematea aitortzea dela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 147. orr.