Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrek ez nau osoro asetzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.
Ez nintzen arriskuaz osoro jabetu harik eta, minutu batzuk geroago, Lizarragaren etxe atariko zubiaren azpitik pasatu nintzen arte. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 45. orr.
Adimenaren legeekin osoro ados dagoen ezagutzan ez dago errakuntzarik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.
Koskabiloak, guztiz laxo, osoro zintzilik geratu zitzaizkidan eta taketa inoiz baino gogorragoa neukan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 50. orr.
Izotz urtuak osoro makaldua zion lasto-zaporearen trinkotasuna. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.
Bazookarena guztiz itxuragabea da, osoro neurriz kanpokoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 7. orr.
Fonologialariarentzat gauzak ez dira osoro berdinak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.