Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere temak hartutako gizona zen Lyssenko, zirkinik ere egin gabe botatzen zituena honelako izugarrikeriak badira bi glukosa mota: landareena eta animaliena! aminoazidoen zeregin nagusia zelulen osmosi-orekari eustea da! zeluletan, zitoplasmak ematen dizkio bere tasunak guneari! Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
Handik amonaren gainean bizi zen amona-izebaren etxera igaro zara, osmosiz bezala. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 118. orr.
Itzulpen lana izan delako tradizioaren eta hizkuntzaren arteko osmosiaren eragile nagusi. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 63. orr.
Militante eraginkorrak, berak hasi direlako zenbaitetan hizkuntza ikasten, edo militante pasiboak, berek egin ez zutena ororen gainetik bere seme-alabek egin dezaten nahi dutelako, gogozko tokian maldarik ez delakoan eta hizkuntza osmosi bidez beretuko dutelakoan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 92. orr.
Instrumentuaren eta zintaren arteko osmosia lortu nahi dugu; bien arteko harremana sakona izan dadila; bi mundu izan beharrean, bakarra izan dadin. Berria - Kultura 2004-02-06