Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ilunabarretako oskorria ez da begia betetzen duen odol putzu bakarra, munduan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 93. orr.
Gero, oskorriari luzitzeko astirik eman gabe zabaldu da gau tropikala, beroa eta itsaskorra. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.
Sartalde argitsutik, arrastiriko oskorriak dirdira noranahi hedatzen zuen: letoira, nikelera, botoietara eta jendearen begietara. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.
Almuedano itsuak, lehen argitsua eta oskorria, eta gero urdina izandako goiz baten espaziorantz egin zuen oihu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 47. orr.
Gogoan dudan bakarra da mutilekin lotarako lekurantz itzuli naizenean iluntzen zebilela, eta udako oskorria muinoen gainetik bereziki baketsu eta epela zela azken egun honetan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 77. orr.
Ziegako leihotik oskorriari begira jarrita, Dueñas daukat goi antzean aurrez aurre. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 84. orr.
Oskorriak Golkoko Korronteko lainoa zulatzen zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.
Oklahomatik hurbileko errantxo berrira, bere emaztea eta bere amaginarreba estreinatzera, eta oskorriaren orduan trostan urrunduko zen apur bat arestiko basamortu orain bai belarrez joria miresteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.
Eguzkiak oskorri ederra osatzen zuen zerumugako hodei bakanen artean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 82. orr.
Haurrak oskorriaren kolorekoa zuen ilea. Berria - Mundua 2004-05-23
Egunsentiaren jainkosaren, Auroraren, ile-adatsetatik jaioa da [Eros], hura orrazten hasi eta egunaren lehengo oskorrietatik askatu zitzaiona. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 139. orr.
Arestiren oskorri inarrositsuan bizi izan zuen nire belaunaldiak ETAren lehen hamarkada. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.
Eta horrela, odol gorriaren oskorria masailetan, begiak harriduraz distiraka, Frodok eta Samek aurrera segitu zuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 286. orr.
Halako batean, egunsenti-oskorria! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.