Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Greziar italiotak oskoen eta etruskoak zelten kontraeraso barbaroaren mende erori ondoren, erromatarrek helenismo latinizatua eraman zuten Apeninoen, Po eta Alpeen gainetik Mediterraneoko europar barrualde (hinterland) kontinentalean zehar ezarri zuten arte, Danubioren deltatik Rhinen bokaleraino eta, Dover-eko itsasartean zehar, Britainiaraino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.
Hala, Kanpanian hizkuntza hauek hitz egiten ziren Errepublika garaiaren amaiera aldean: Oskoa (Ponpeiako inskripzioen lekukotasuna dugu), greziera (Napoles eta abar sortu zuten kolonoen hizkuntza), latina, agian etruskoa ere (zeren, erromatarrak iritsi baino lehen, lurralde horren jabeak izan baitziren etruskoak). Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 237. orr.