Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oskarbitu, oskarbi(tu), oskarbitzen da/du ad zeruaz mintzatuz, garbitu, hodeiak desagertu.
-Oskarbitu egin du -esan zuen andereñoak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 30. orr.
Artean argitzen ari zuen, baina Luthek airea usnatu eta laster oskarbituko zuela jakin zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 157. orr.
Pagolako iguzkiz zaigu oskarbitzen. Herria 2005-06-16
2 irud/hed
-Benetan? -aurpegia oskarbitu zaio alabari, agian berarengandik urrun dagoen zerbaiti buruz ari direlako hizketan-. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 17. orr.
3 (era burutuan iznongo gisa)
Ez ei da, ez, batere parte onekoa, goizeko lehen ordu oskarbitu horien ostean, lainoa sartzen denean; ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.