Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goiak erabat oskarbi, mendiarte altuago hauetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.
Bezperan ez bezala, zerua oskarbi zegoen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 133. orr.
Mortuko zerua beti dago oskarbi garden. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 481. orr.
Errepideak euria egin ostean izaten duen dirdira zuen, nahiz oskarbi egon. Berria - Harian 2005-12-21
Goiza oskarbi zen; zeruaren urdinak kontraste handia egiten zuen pentzeetako berdearekin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 159. orr.
Heldua nintzen lekutik, oskarbi zenean, mendi lerro bat ikusten zen hego aldean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.
Arratsalde erdirako atertu eta zerua oskarbi geratu zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.
Kalean hotza, zerua oskarbi, izarrek ñir-ñir, eta mutxurdinek mar-mar. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.
Eguraldia, oskarbi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.
Oskarbi, beti bezala. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 142. orr.
Zeru oskarbi urdin hori gizentzen eta loditzen doan heinean, ohartzen gara han ortziaren izkina batean, laino xoxtor batzuk ageri direla hego mendebal aldetik, apurka arrimatzen doazenak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.
Hau dena zeru oskarbia denean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.
Zeru oskarbi gorriminak hiria sakatu eta zapal-zapal utzirik zuela begitandu zitzaien, heltzean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 127. orr.
Uda-gau oskarbi bat zen; ispilu beltz baten gisa zetzan portua beren oinetan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.
Gau oskarbi ugari horietan botatako ihintzarekin, beste 50 litro kalkulatzen dira urteko, hango lurraldeko zoruak jasotzen dituenak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.
Egunak oskarbi eta sargoriak ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.
Goiz oskarbi frexko horietakoa zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.
Giro oskarbi gardenak, eguzkia pizten du indartsu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.
Haren soan ez baitzen istant hartan lainorik: oskarbi zen, eta oskarbi hartan mila eguzkik egiten zuten dir-dir. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.
Goretsia zu, ene Jauna, anaia haizearengatik, / eta aire, laino, oskarbi eta edozein eguraldigatik. Elizen arteko biblia 1 Sm 25,30
Hodei beltza oskarbi bihurtuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.
Leihotik begiratu dut: oskarbi sakon, milioi bat izar. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 16. orr.
Leku bakartia eta oskarbia lagun dituzularik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 131. orr.
Aireplanoen beldurrez geunden artean, oskarbia eguraldi txarra zen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 67. orr.
Mundu handiaren oskarbietan zer bakoitza zergatik gertatzen den erabakia dudanez gero. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 351. orr.
Hegalak ere distiratsu, hutsunean finko, zabukaldirik gabe dagoeneko, oskarbian geldi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.
Baina, nola liteke, Bandaliako Kasilda horrek, oskarbi horrek, zure zaldun gatibu hau, harantz honantzako neke latz gogorretan akitu arte bertan behera uztea? Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.
erabat oskarbi (3); gau oskarbi (3); oskarbi denean (4); oskarbi zegoen (17); oskarbi zen (3); zeru oskarbi (6); zerua oskarbi (16); zerua oskarbi zegoen (4)
zeru oskarbia (4)
gau oskarbiak (3)
zeru oskarbian (3)