Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

osatze 1 iz osotasun edo banako bat eratzea; (zerbaiti) osoa edo beteagoa izateko falta zaiona erantsi edo gehitzea.

Animalia irrazionalak bagina, gorputz atalen osatze ordenatua eta apeten atsedena besterik ez genuke gura izango.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 374. orr.

Ezker abertzaleak lehenengo hipotesia baldintzatu edo geldiarazi behar du bere ekimen politikoarekin, hipotesi horrek gatazka mantendu eta alternatiba estatutuaren osatze hutsera mugatuko lukeelako.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Osatze hori maila guztietan gertatzen da, mailarik oinarrizkoenetik konplexuenera; izan ere, irudi batek ezin du sekula dena irudikatu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Tentsioari ematen zaion erantzun bikainaren adibide da hezur hautsi baten osatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.

Prezioen gorakadak, aldiz, erreserben osatzea bultzatuko du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1982ko urrian, osatze biltzar baten ondotik, ELB (Euskal Laborarien Batasuna) sortzen da.  Herria   2004-06-24

Horrekin guztiarekin collage bat egin eta irakurleari hainbat elementu ematen ahalegindu nahi nuen, collage hori berak osa zezan eta osatze lan horrekin maitemintze fenomenoari buruzko ideia argi bat atera zezan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 205. orr.

Osatze fasea bukatuta, hondakinen tratamenduaren ardura daukan Bil ta Garbi sindikatuak baliabideen zerrendatzeari ekin dio.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Osatze bidean den Eusko Jaurlaritza berriari eskaera zehatza egin zion atzo EKT Euskarako Komunikazio Taldeko Administrazio Kontseiluak.  Berria - Harian   2005-06-12

Joan den aspaldian ahalegin handia egin da euskara batua osatze eta zehazte bidean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 229. orr.

Entzulearen jasotze-prozedura hasten baita bertsolariaren osatze-prozedura amaitzen den lekuan: hots, kantuaren lehen silabekin.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 16. orr.

Irla honetako biztanleak, eskualdeko kultura sui generis bat izan zitekeenaren osatze prozesuaren hasieran, beste kultura baten menpe eta eraginpean suertatu ziren.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 148. orr.

3 sendatzea.

Gizalegezko zerak etorri ziren estreina, gaitzari buruzko galdeak eta osatze azkarrerako animoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaizka Lejarretak astebete luze egin zuen koma egoeran, eta bere osatze prozesua espero zena baino askoz azkarragoa izan da.  Berria - Kirola   2004-04-01

Iñaki Lejarreta mantso eta kostata gainditzen ari da mononukleosia, eta berak eta Jose Ignacio Barandiaran kirol zuzendariak erabat osatu arte osatze prozesuan presarik ez edukitzea erabaki dute.  Berria - Kirola   2006-05-03

Kasik zazpi hilabete dira lesionatu nintzela, eta osatze lan luze eta gogorraren ondoan erabat osatuta dudala esan dezaket.  Berria - Kirola   2004-08-15

Hernanin puxka bat indartu ere bai, osatze bidean sentitu, eta Gasteizko seminariora jo zuen suelto.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 28. orr.

Tendinitisa osatze bidean al duzu dagoeneko?  Berria - Kirola   2004-02-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus