Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezinekoa iruditzen baitzitzaion, osagilerik onenen eskutan sendatua izanda ere, aurpegia eta soin guztia ebakiondo eta seinalerik gabe izatea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.
Kepa Mendizabal osagileak han bertan aztertu zituen gorpuak eta neuk paperak izenpetu ondoren, Gurutze Gorri-koei andetan ipini eta eramateko agindu zien. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 102. orr.
Ez zekiagu zertaz, eta osagileek berek ere ez, ene ustez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 292. orr.
Bidaide batek erdi azti erdi osagile-petrikilo famatu baten aipua dakarkio; bestelako osabidea dela harena eta halako beste. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 64. orr.
Klubak baditu osagile espezializatuak, eta haien esku egon ohi dira ebakuntza eta lesio larriren bat ukan duten jokalariak. Berria - Kirola 2004-05-18
Bilbon andra-osagile bategana jo neban eta neure guraria azaldu neutsan. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 110. orr.
Hortik dator, laringologoen eta beste eztarriko osagileen zaindari izatearen tradizioa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.
Eta dena osagile txotxolo batek hildakoaren agiri okerra egin zuelako. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 139. orr.
-Koldo, geure Elizabetxok, osagile ikasketak egin eta Bilbon, Basurton aurkitu dau beharra. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 103. orr.