Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi kapital mota horien arteko osagarritasuna onarturik, garapen iraunkorrerako irizpideak kapital naturalaren kontserbazioaren printzipioan egon behar du oinarriturik, ezinbestean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.
Bien arteko osagarritasunean datza gakoa, hau da, trena bidaia luzeak egiteko erabili, eta kamioiak merkantziak trenera eraman eta trenetik hartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
Zientziak eta aurrerapenak gerraren eta Estatuen gaindipena zekarten, herri guztien elkar osagarritasuna, komertzio librea, eta askatasun eta anaitasun unibertsala. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.
Unibertsitate gune bakoitzaren autonomia eta elkarren arteko osagarritasuna lortu beharko lirateke, bai EHUren kasuan, bai eta sistema zabalago batean ere. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.
Naturaren eta izpirituaren artean ez dago oposiziorik, hots, bateko arraza biologikoa eta besteko "izpiritualitate kolektiboa"ren artean, oposiziorik ez egon ez ezik, elkarren osagarritasuna dago erabatekoa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.
Unibertsal eta partikular izatearen artean Goethek alternatiba beharrik ez, baizik elkarren osagarritasun ezinbestekoa ikusi du beti. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 162. orr.
Tokiko merkataritza bezala, kanpoko merkataritza ere osagarritasunaren printzipioan oinarritzen zen, ez konkurrentzian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.
Hondarribia eta Miarritzeko aireportuen arteko osagarritasunari buruz ere gogoetatzen ari dira. Berria - Euskal Herria 2006-03-09
Erakustea, azkenik, nola positibotasunen artean mendetasun edo osagarritasun-harremanak ezar daitezkeen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.
Lauak osagarriak dira eta osagarritasun ikuspuntutik funtzionatu behar dute. Berria - Euskal Herria 2006-01-19
Objektu sakabanatuak elkarrenganako osagarritasun espiriturik galdu gabe, multzokatzeko gaitasuna erakusten dute, era berean. Berria - Kultura 2004-03-21
Merkataritza, nazioarteko inbertsioa bezalaxe, osagarritasunezko irizpideen gainean oinarritzen zen funtsean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Osagarritasunezko merkataritza, alabaina, ez da desagertu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Nahikoa begi-bistako ageri zaigu natur baliabideen eta gizakiak sortutako kapital baliabideen arteko harremana osagarritasunezko harreman garbi bat dela. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 57. orr.