Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbait lekutan segurtasun neurriak eta aurreikuspenak aski osagabeak dira. Berria - Mundua 2004-08-26
Bitan banatzen diren bidexken jardina Tsíui PÍn-ek unibertsoaz zuen ikuskeraren halako irudi osagabe bat da, ez hala ere faltsua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.
Sekuentzia zirriborrotsu eta distiratsu gisa ikusten zuen iragana, film osagabe bat antzo, jende arrotzaren egintzen ingurukoa bailitzan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.
Eskuarki, datu anbiguo eta osagabeak izaten dira hasierakoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.
Zeren eta arrazoiketaren metodo induktiboa tresna osagabea baita nabarmenki proposamen negatibo bat frogatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 335. orr.
Identitate osagabe hauen azterketa, eta ez bakarrik unean uneko identifikazioak, hauxe da lan teoriko beharrezkoena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.
Honela bere zeregina betiko osagabe geratuko dela ohartuz, [...] esperientziazko erabilera enpiriko oro gainditzen dituzten oinarri-esakuneetara ihestera behartua gertatzen da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.