Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
osaezin 1 izond ezin osatuzkoa.
Praktika hegemonikoak gizarte osaezin eta irekiaren artikulazioak dira. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.
Ohartzen gara, finean, nola amodioaren puzzlean, onenean ere, beti dauden pieza batzuk faltan eta beste batzuk soberan, eta argazkia osaezina dela, ondorioz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 154. orr.
Gurekin daramagun infinitu osaezinaren irekitasuna da gure benetako egia. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.
2 osaezineko izlag osaezina.
Subjektua berez da zerbait osaezineko eta zatikatua; ez da nire izaeraren barne altxor paregabearen fetixe hori. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 87. orr.