Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Maiestate -jakinarazi zion-, berorren gaixotasun larriaren berri heldu zait eta nik neure osabidea eskaini nahi nioke. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 28. orr.
Sekula ez zen madarikazioka aritu min haien karietara, ez eta pairatzen zituen gaitzentzako osabideen bila ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.
Sakonki eri izanaren errezeloan, osabide anitzetan saiatu da, deus taxuzkorik erdietsi gabe. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 64. orr.
Aho-biko ezpata da edozein bidegabekeria, zauritzen bazaitu ez dago osabiderik. Elizen arteko biblia Si 21,3
Hau duk nik behar dudan osabide-terapia! Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 35. orr.
Horrenbestez, aukera ematen du animalia baten osabidea eta zelulen desberdintzea aztertzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.
Lan eskerga, beti osabidean dagoena. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 185. orr.