Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oruxo (orobat orujo) iz
"Oruxoak zizareak akabatzen ditik", esaten zuten gailegoek. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.
Haren basta-zorroan Tomasen jertseaz, Pelloren bakailaoaz eta Erdoiren gorroaz gain, orujo botila bat atzeman zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 78. orr.
Joxanen begietan oruxoak eragindako lausoa. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 51. orr.
-Oruxo botila bat eta zortzi baso, horixe bera. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 44. orr.
Hankan kalanbrea izan zuen eta Pellok eta Tolok jaso eta orujo tragu batekin bizkortu zuten. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 67. orr.