Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero Belfasteko gizon batek orubea erosi eta etxeak egin zituen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.
Denbora zeraman orubeak horrela, bertan ezer eraiki gabe: jabeak ez ziren nonbait ados jartzen, herentzia-gorabeheraren batengatik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.
Garai batean orube bat zen han, non ibiltzen baitziren jolasean auzoko beste haur batzuekin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.
Eraikina ez zen Hego Gaztelan gorde zitzaion orubean sartzen. Berria - Kultura 2006-04-25
Baina Cuerdak ez zuen merkataritza gune izateko bideratu nahi orube hori. Berria - Ekonomia 2004-02-22
Jakizu sei hilabete barru orube hauen balioa bikoiztu egingo dela; neuk hala ziurtatzen dizut. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.
Kutsadura eta anabasa baino ez dituzte ikusten itsasontzi, ontziola, enpresa kimiko eta industria ohien orubeetan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 82. orr.
Zaldun batek orube bat eskaini zienean, bertan eraikitzen hasi ziren eta han irauten dute gaurdaino. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1133. orr.
Orube horretan Espainiako administrazioaren zenbait bulego jartzeko beste eraikin bat egin zen. Berria - Kultura 2004-06-02
Lantegiaren ondoan zeuden orube batzuen salmentarekin Newellek beste 12 milioi eskuratu dituela salatu dute langileen ordezkariek. Berria - Ekonomia 2004-05-06
Baten batek bere orubea beste bati dohaintzan edo salmentan uzten badio, bere buruari bakarrik kentzen dio orube horretarako eskubidea, ez beste inori. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 80. orr.
Eskualde honetako ekonomiak astindu dituen krisia, ordainketa-balantzen krisia izan baino lehen, eskaintza mugatuko aktiboen (higiezinen, orubeen, akzioen) merkatuen kiebran gauzatu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.
Langileak, ordea, ziur daude ahal zuten diru publiko gehiena poltsikoratu dutela eta orain orubeekin espekulatu nahian dabiltzala. Berria - Ekonomia 2006-02-14
Guk ez genuen sarbiderik babestoki antiaereoetan: artean orube zirauten eremu zabaletan kuzkurtzen ginen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.
27. kalean barrena abiatu ginen, harik eta, hondamenaren lehenengo zama gogoan nuela, orube huts baten aurrean gelditu ginen arte. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 143. orr.
Trenbidearen bestaldean, eraikin handi bat zegoen, apartamentuz osatua, orube zabal baten erdian. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.
Sevillako Udalari, esaterako, eraiki gabe dauden orube pribatuetan erabilera publikorako behin behineko azpiegiturak egiteko proposatu diot. Berria - Kultura 2004-02-27
Gatazka politikoari eta orube demokratikoaren eraikuntzari lehentasuna eman diezaioten, aipatu proiektu politikoaren gainetik. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
orube eta instalazioen (3); orube huts (3)
orubearen truke (4)