Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esperientzia ageriak garbi erakusten du hori; zeren orduan hodeiak hainbeste trinkotzen baitira ortzi guztian zehar, ezen ilunpe guztiek Akerontetik alde egin eta ortzialde amaigabea bete dutela baitirudi. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 409. orr.
Aro eta eguraldiari egunero itxura hartzeko ofizioan topatu ez dudan asea, natura aberatsari eta ortzialdeko zantzu eta mintzo guztiei jaramon eginez, denari eta denei erne erreparatzean aurkitu dut: ase horretxek poztu nau azken 15 urte hauetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.
Eta lau aldeok lau haizeen eta lau ortzialdeen arabera direla ezberdinak dakusgun bezala, gizakiak ere halaxe ezberdintzen dira azalkeraren eta aurpegikeraren arabera eta enda bakoitzari bere gaixotasunak dagozkio. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 455. orr.