Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ortzenbor iz etxeorratza.
Joseba Sarrionandiak Manuel Bandeiraren antologian hitz honi egiten dion oin ohar batean, etxeorratz ez duela gustuko aipatzen du, eta garai batean proposatzen zen harramazkazeru ere baztertua izan denez, hirugarren bide bat proposatzen du: ortzenborra. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 5. orr.
Ahizpa bikiak omen dira dorre hauek, baina nire kabutarako nago, haserre daudela: elkarri bizkarra eman eta elkarri hitz egiten ez dioten bi ahizpa biki izan behar dutela derrigor ortzenbor hauek. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.