Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ortzantz (orobat ortzanz g.er. eta orzantz g.er; Euskaltzaindiaren Hiztegian ortzantz agertzen da) 1 iz trumoia.

Baigorriko ene oroitzapen ederrak naturari lotuak dira, pentze, mendi, erreka, zeru: harkadia bat, beldurgarria izan zitekeena ere ortzantzak, ortotsak, ximixtak eta aire gaiztoak zirelarik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 126. orr.

Orzantza, ximixtak, euria jauts ahala.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

Egun batez, ortzantza entzun genuen mendian, urrunean: oihuka ari zen Omochi jauna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 104. orr.

Aldiz Karmele Galartza-k, bere betiko karrarekin, bota zigun izigarriko irrintzin luze bat, paregabea, ortzantz guziak ezeztazeko heinekoa!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Egia esan, ortzantzen kontra zer egin?  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.

Alemania hegoan ortzantz eta uhaste haundiak egin ditu Bavarian, herri hortako eskualdean.  Herria   2003-07-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arratsalde hartan kiskaltzeko bero bat egin zuen, aldiz aurten gertakaria omentzeko tenorean izigarriko ortzantz erauntsiak atzeman gintuen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Ortzantz karraska bat aditu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 156. orr.

Laket zituzten ere igortzen zituen zirto pollitak, predikuetan larderiatsu eta ortzantz aire izanagatik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 137. orr.

Gau hartan ez zen orzantz aro, alta.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus