Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ortzaize iz ostertz, zerumuga (?).
Ostatuko mahaian jarririk zegoen, garagardo baten aitzinean, begiak bustirik eta ortzaizera so. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 193. orr.
Ortzaizean, Stiffeko faroa eta Eussako rail delakoaren erraldoitasunak miretsi nituen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.
Ortzaizean multzoturiko kumulu-ninbo astunak airez, sabelak haurrez bezala, husten eta hertzen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.
Heriotzarekiko ohiturak arras barneratuak zeuzkan arren, Graxik izua nabaritzen zuen, batez ere begien ortzaizean aita flakatzen eta ahultzen ari zihoakionean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 330. orr.