Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ortots 1 iz ostotsa, trumoia.
Baigorriko ene oroitzapen ederrak naturari lotuak dira, pentze, mendi, erreka, zeru: harkadia bat, beldurgarria izan zitekeena ere ortzantzak, ortotsak, ximixtak eta aire gaiztoak zirelarik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 126. orr.
Behar dena da hodei guztiak hodei bakarrean bil ez daitezen, etenik gabeko hodei jarrai bihur ez daitezen, edo, oraindik ere okerragoa izango litzatekeena, buru barruko eguratsean elektrizitatea sor ez dadin, orduan ortots eta tximistez beteriko ekaitza sortzen baita. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.
2 ortots egin • irud/hed
Emakume ahots karrankari batek ortots egin zuen jende artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.