Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ortoska (orobat ortotska) adlag ortots eginez, trumoika.
Ez du, dena dela, axola handirik: hamar urtetan ala hamabitan izan, zerua ortoska eta oinazturaka zegokeen, hain segur ere, harako egun txar hartan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Ortotska eta ineztureka, haize zakarra eta euri jasa bota du ondotik. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 65. orr.