Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Funtsean, ortografia, hitzak grafikoki adierazi ahal izateko hizkuntz erabiltzaileek onartzen duten kodea da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.
Hizkuntza, kode batek arautua agertzen da; baina kode hori bera, bere aldetik, arau idatzi bat da, erabilera zorrotz bati -ortografiari- lotua dagoena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.
Ahoskeraren eta ortografiaren arteko lotura. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 82. orr.
Hizkuntza baten bereizkuntza fonemiko orok du bere isla grafikoa hizkuntzaren ortografian. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.
Gaur egun gizon adituek ere hizkuntza eta bere ortografia nahasten jarraitzen dute. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 52. orr.
Hizkuntza baten ortografia finkatzean berez fonetikan oinarritzen ez diren erabakiak har daitezke. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.
Ortografia egituratzeko eta bateratzeko saioa. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 86. orr.
Öchlerrek bateko azentua eta besteko ortografia zuzentzen zizkidan, ez zidan huts bat barkatzen, maniatikoa zen horretan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 317. orr.
Euskaltzaindiak ortografia arautzeari ekin zionean, berriro piztu zen eztabaida. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 117. orr.
Ortografia zaindu, puntuazioa jarri, idatzitakoa paragrafotan banatu eta kapituluak bereizi ditu. Berria - Kultura 2004-01-03
Euskalki guztietan ortografia bat eta bera izatea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 92. orr.
Hitz baten ebakera finkatzen duena bere historia da eta ez bere ortografia. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 58. orr.
Urliak ez zekien ortografiarik. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 186. orr.
Ortografia asko ikasi genuen eskolan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 153. orr.
Letraz letra adierazi nion izena ortografia zaharraren arabera: "Guernica". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.
Ortografia fonetikoa nahi zuen: hizki bakoitzarentzat soinu bakar bat eta soinu bakoitzarentzat beti hizki bera. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 146. orr.
Hitz berriak euskaratik bertatik sortzea nahiz kanpotik hartzea aipatu zuen, baina kanpokoak idazteko orduan, ortografia etimologikoa gabe, euskararen ohiko jokabidera egokitzea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 160. orr.
Egun batean diktaketa bat egiteko eskatu zidan ortografia ona zuela erakusteko. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.
Alfabeto fonologiko bat jarri behar al genuke ohiko ortografiaren ordez? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.
Gaurko ortografian jarrita. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 65. orr.
Arauzko ortografian ezartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-04-09
Nik ortografi akatsak zuzendu nizkion, bestelako aldaketarik ez baitzidan onartu. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.
Garai bateko errege eta handikiek, errege eta handiki zirela argi eta garbi erakusteko, hain zuzen, ortografia-akatsak egiten zituzten, propio, beren idatzi bakanetan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 87. orr.
Jadanik ez dut ortografia akatsik egingo, arauen korrontea jarraituko dut, baina ez dakit horregatik hobeto idatziko dudan. Berria - Kultura 2004-05-18
Bera da, hain zuzen, ortografia arau zehatzak ematen lehena. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 35. orr.
Kardaberazek eta Larramendik zabaldutako ortografia ereduak mende oso batez iraun zuen Hego Euskal Herrian. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 52. orr.
Ortografia eta alfabetatze-sistemen aurrerapenerako ere balio dezake fonetikak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 82. orr.
Premisa ukaezin horietatik ondorioztatu zuen Liburutegia erabatekoa dela eta hogeitaka ortografia-ikurren konbinazio posible guztiak jasota daudela bertako apaletan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 62. orr.
Ortografia hitzak grafikoki adierazi ahal izateko. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.
Euskalkien ugaritasunak eta aberastasunak ez du zertan zalantzan jarri gure nazioaren ortografia batasuna. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 72. orr.
Berak zabaldu zituen Ipar Euskal Herriko ortografia aldakuntzak Hegoaldean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 64. orr.