Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Areago, judu ortodoxoen artean sentsualitatea, sexualitatea, guztiz menderatu eta ezabatu beharreko gauza dira. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.
Niretzat ez baitzen gutxiago citroëneko neskaren agerraldia, katoliko ortodoxoentzat Ama Birjinarena baino. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 73. orr.
Ez du erlijiorik, Jesukristoz trufa egiten du, begirunerik gabe erabiltzen du Jainkoaren izena; ni neu ortodoxoa ez banaiz ere, min egiten dit zein ganoragabea, trufaria eta espirituz zein pobrea den ikusten dudan bakoitzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 337. orr.
Appie Riem ortodoxo samarra da; alproja samarra hau ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 17. orr.
Beraz, ez ortodoxo ez gaztelazale izanik, Inkisizioaren atzaparretan erortzeko aukera guztiak zituen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 76. orr.
Hasidismoak, hala ere, oso harrera ona izan zuen herriarengan, giza alderdi barrukoenei eta berezkoenei ematen baitie lehentasuna, judutasun ortodoxoaren ikuspuntu zurrun eta formalagoek ez bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.
Etxeko judaismo ortodoxoa baino nahiago izan zuen anaia Israel Joshua idazleak ireki zuen bideari jarraitu; Dostoievski, Txekhov, Maupassant, Flaubert eta Tolstoi irakurri zituen. Berria - Kultura 2004-07-14
Usadio ortodoxoaren arabera, gizonezkoek baino ezin dute otoitz hau esan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 223. orr.
Begetariano ortodoxoentzako egokiak diren elikagai asko eta asko gustura dastatu ahal izango ditu haragizaleak aurrerantzean. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.
Filmean, sobietar ortodoxo baten eta Europan erbesteratuta zegoen disidente baten arteko xake partida kontatzen zuen. Berria - Kultura 2004-11-13
Marxismoaren ezaugarri erlijiosoak azaltzen ditu Schumpeter-ek marxista ortodoxoen jarrerari aurka egiteko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.
Baina, liberala izanik, era berean, ez zen liberal ortodoxoa izan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.
Seneka, bestalde, moderatua da, eta posibilista: estoiko ortodoxoek ez bezala, ez dio uko egiten diruari, ezta politikatik aldentzeari ere. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 137. orr.
Rio de Janeiron zein Johannesburgen ez zen posible izan garapenari buruzko ideia ortodoxoa -hazkunde gisa ulerturiko garapena- gainditzea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 42. orr.
Gure idazleak izurriari besteko beldurra hartu dio topikoan, ipuin hutsean edo modako arrunkeria ortodoxoan erortzeko aukerari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 14. orr.
Berak lortu behar duela neskak orgasmoa izatea eta era ortodoxoan lortu behar duela, hau da, bere zakilarekin. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 200. orr.
Ekonomia ortodoxoaren arabera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 309. orr.
Gobernuek zerga politika ortodoxoak ezarri beharko dituzte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 198. orr.
Bohr eta abarrena "interpretazio ortodoxoa" da teoria kuantikoan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.
Egin genezakeela iturri bat (horixe zen aukerarik ortodoxoena, jakina), arbola bat, ibai naharo bat, bidegurutze infinitu bat, hilerri bat, labirinto homeriko bat, edozer gauza. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 148. orr.
Trinitate plazan, jazz ortodoxotik kanpo aritzen diren musikariak nagusituko dira. Berria - Kultura 2004-05-01
AMM bezalako inprobisatzaile erradikalen aldean, ortodoxoagoa da bere proposamena. Berria - Kultura 2006-01-05
Egin genezakeela iturri bat (horixe zen aukerarik ortodoxoena, jakina), arbola bat, ibai naharo bat, bidegurutze infinitu bat, hilerri bat, labirinto homeriko bat, edozer gauza. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 148. orr.
Paper karratu ortodoxo batean, letra maiuskulaz, tinta urdinez. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 148. orr.
Burtsaratze ortodoxoaz ez dira fio Googlen. Berria - Ekonomia 2004-05-02
Formari dagokionez, Linazasorok uko egin dio istorioak modu ortodoxoan kontatzeari. Berria - Kultura 2004-11-24
Grezian Eliza Ortodoxoa nazionala da. Berria - Harian 2005-09-17
Dioniso Trebizondako merkatari bat zen, greziarra sortzez, eta eliza ortodoxoko kristaua, gurasoek hala nahita. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 104. orr.
Ez Errusiako eliza ortodoxoak, eta ezta Errusiako gizarteak ere, ez zuen begi onez ikusten homosexualitatea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.
Hiriburu garrantzizkoa da; bertan bizi dira bai probintziako gobernadorea bai eliza ortodoxo grekoaren barruti hartako artzapezpikua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.
Kristau-aroko hogeigarren mendean erromatar legearen zuzeneko oinordekoak Ekialdeko Kristau Eliza Ortodoxo eta Mendebaldeko Kristau Eliza Katolikoaren kanonak ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Ikuspegi beretik, komunismoa Ekialdeko kristautasun ortodoxoaren ordezko ideologikotzat hartu ahal izango litzateke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.
Bagdadeko Abbastar Kalifaldia piztu egin zen Kairoko Abbastar Kalifaldiaren forman, eta Erromatar Inperioa Mendebaldeko Erromatar Inperio Santuaren eta Kristandade Ortodoxoan Ekialdeko Erromatar Inperioaren forman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 17. orr.
Prozesu beldugarri horretan sartzen dira greziar nazionalistek 1821ean Morean gutxiengo otomandar musulmana suntsitzea, eta gutxiengo kristau ortodoxo greziarrak 1922an Anatoliatik saldoan egin zuen ihesa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.
Hitza abade ortodoxo batek hartu du. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 171. orr.
Meskitetan, sinagogetan edota tenplu ortodoxoetan. Berria - Kultura 2006-01-03
Atzealdean eliza ortodoxo batenak iruditu zitzaizkidan bi dorre kupuladunen silueta-edo ikusten zen, laino artean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 46. orr.
Israelgo hiri edo herrietan bizi diren palestinarrek ez dutela arazorik izaten bizilagun juduekin, ortodoxoen guneak ez badira. Berria - Mundua 2004-11-14
Brahmin ortodoxo familian sortutako emakume bati dagokion bezala, etxeko eginbeharrak nola kudeatu, horixe erabiltzen zuen maiz gogoan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 139. orr.
Prusiako protestante maltzurrak, Errusiako ortodoxo zismatikoak, eta esker txarreko austriar katoliko zitalak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.
Gizon ezkontüak ordenatzen ahal diratea, ortodoxoen eta ekialdeko katolikoen artean agitzen den bezala? Herria 2005-07-14
Ekialdeko ortodoxoen jatorrizko kantu liturgikoa a capella da, kantu monosilabikoa eta monodikoa, errezitatibo eta salmodioetan oinarritua. Berria - Kultura 2004-04-08
Bluesarekin lotura ez ortodoxoa duten gaur egungo beste hainbat musikarik ere parte hartu dute zenbait filmetan. Berria - Kultura 2004-01-16
Aspergerrek berak aipatzen zuen "adimen autista", tradizioak eta kulturak ia ukitu gabeko adimen mota, haren ustez: ez-konbentzionala, ez-ortodoxoa, bitxiro "puru" eta originala, benetako adimen sortzailearen kidekoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.
eliza ortodoxo (4); kristau ortodoxo (9)
eliza ortodoxoa (3); gizarte kristau ortodoxoa (3); kristandade ortodoxoa (3); kristau ortodoxoa (14)
eliza ortodoxoak (3); kristandade ortodoxoak (3); kristau ortodoxoak (6)
ekonomia ortodoxoaren (3); eliza ortodoxoaren (4); gizarte kristau ortodoxoaren (3); kristandade ortodoxoaren (18); kristandade ortodoxoaren gorputz (10); kristau ortodoxoaren (11)