Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Une hartan Elizak markatzen zuen nor zegoen heterodoxian eta nor ortodoxian. Berria - Kultura 2004-02-29
Erasmo "eskolastikaren xehetasun lehor eta antzuen" bidetik apartatu zen; Axularrek ez du urrats bakar bat ere emango eskolastikaren ortodoxiatik kanpo. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.
Inkisizioaren labea prest zegoen toki bakoitzean nagusi zen ortodoxiatik aldendu nahi zuenarentzat. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.
Fama da deabru zaharrak metodo berriak darabiltzala Salamancako unibertsitateak sinbolizatzen duen sistema katolikoaren ortodoxia zirtziltzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 54. orr.
Maimonen jarrera, fundamentalista ez den ortodoxian kokatzen da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.
Azken hamahiru urtean ortodoxia katolikoaren zaindari nagusia izan da. Berria - Harian 2005-04-05
Heresiarka -hereseen buru- jartzen zuen tiara batez burua estalirik sutzarrean erre zuten erlijioaren ortodoxiaren izenean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 43. orr.
Balizko gehiengoarentzat, alegia, nagusi den ortodoxiarentzat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.
Liberalismoa Mendebaldeko ortodoxia zelako, eta komunismoa, berriz, jatorria Mendebaldean izan arren, heresia nardagarria zelako Mendebaldeko begietara. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.
Orduan, gaur bezalatsu, ortodoxiatik aldentzeko ausardia zuenak bere larrutik ordain-du behar izaten zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 201. orr.
Ortodoxiaren argiari segika gabiltza: Bohr eta abarrena "interpretazio ortodoxoa" da teoria kuantikoan; halaxe deritza, "Kopenhageko interpretazioa" ez ezik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.
Diskurtsoaren anorexiari buruz ari naiz, ideiak uniformizatzeko eta ortodoxiarako joeraz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.
Hara beste seinale bat ikusteko gurean zein diren benetako transgresoreak, eta zein, ortodoxian eta territorio komunetan gozo-gozo jarririk, matxinada probable, zintzo eta onargarrietan ari diren epigonoak. Berria - Kultura 2004-06-27
Urteak daramatza gainera ortodoxia liberal horrek lanean, bere dogma sendotzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.
Ortodoxia neoklasikoa, berrogeita hamar urtez bazterturik egon ondoren, berriro itzuli zen teoria ekonomikora. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.
Kuhnen lanak, ordea, berebiziko iraultza ekarri zuen ortodoxia akademikora Marx eta bere lagun Engels-en idatzi asko ez datoz bat "beren jarraitzaileen artean garatu zen ortodoxia zurrunarekin". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.
Bruselak ortodoxia gogorra apur bat malgutu eta Egonkortasun Ituna biguntzea proposatuko du gaur. Berria - Ekonomia 2004-09-03
Moskuk kristau-ortodoxiaren gordailuzain bakar eta gotorleku izatearen papera bere gain hartzea Moskuko patriarka-hiri autozefaloaren ezarpenarekin burutu zen K.o. 1589an. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.
Istanbulen, turkiar lurretan, berek beste izenez deitzen duten sinodo gisa batean bildu dira ortodoxiako 42 Eliza buruzagi, herri eta Eliza hauetakoak: Konstantinopoli, Antiokia, Alexandria, Errusia, Errumania, Bulgaria, Serbia eta beste zenbait ttipiagotako patriarka apezpikuburuak. Herria 2005-06-02
Hau bide luke bere xedea: baketze sendimendu eta jestu batzu erakustea herri hortan Erromaren ganik erdi-berex dauden Ortodoxiako girixtinoeri: ereman eta itzuli nahia omen dio hango Elizari Kazango Ikono taula margodun famatua, aspaldian Vaticanoan zagoena. Herria 2003-05-01
Ukraina Mendebaldearen abangoardia dela esaten hasi dira, kontuan hartu gabe katolizismoaren eta ortodoxiaren borrokagune izan dela herrialdea. Berria - Mundua 2004-12-26