Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egunero dutxa ederra eta orrazketa apaina. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 21. orr.
Kementsuago ekin zion orrazketari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.
Orduan baliatu zen gakoaz: ahotik hartu zuen, eta ahoa zabalik geratu zen, zabalik eta mutu, harik eta orrazketa bukatu zuen arte. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.
Mutturrak goxatu eta adixkidetzeko asmotan, orrazketa lanak bukatzean Maribelgana makurtzen da Mikel, muxu eman nahiz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 168. orr.
Goiz partetik, Foru Poliziak eta Polizia Nazionalak hasitako orrazketak azken frankotiratzaileekin akabatzea lortu duela esan du Gobernuko bozeramaileak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 21. orr.
Gero, ibarrera ihes egin, eta han agertu zen ostera, lur-orrazketarako izendaturiko zenturia faxisten buruan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.
Hiztegirik ez dut erabiltzen sekula, ez bada, azkenean, orrazketarako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 36. orr.
Giza genomaren zirriborroari egindako azken orrazketen inguruan galdetu diogu. Berria - Gaiak 2004-10-22
Ala ere, nik uste dut ez dutela lan batzuek beren kutsua galduko, orrazketa puskaren bat egiñez. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 133. orr.
Telebista izaten ari den bilakaera kontuan hartuta, gidaliburuak orrazketak behar zituen eta eduki berrien azterketa gaineratzea. Berria - Harian 2005-12-04