Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizketa modua, janzkera, orrazkera... Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.
Orrazkera aldatu du. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 69. orr.
Horretarako, dantzari soineko garbi bat jantzi, orrazkera apaindu, zilar doratuko gerriko bat lotu, eta hartan ahoa eta eskutokia metal berekoak zituen sastagai bat ipini zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 111. orr.
Gero eta gehiago baliatzen zen dendaurretako kristalez orrazkera edo jantziak doi bat txukuntzeko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 248. orr.
Orrazkera di-da batean desegin zitzaion. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 234. orr.
Emakume beltzen orrazkerak ederresten zituen gehien. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 10. orr.
Gripea daukan pertsonaren orrazkera bezain angustiosoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 46. orr.
Metro gutxira, tipo heldu bat zegoen, akolitoen orrazkerarekin. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 61. orr.
Neskak jeans batzuk zeramatzan soinean [...] eta orrazkera guztiz aldatua zuen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 156. orr.
Baldokietan itsatsia zeukan ilea nola airatu zuen ikusirik, pentsa zitekeen orrazkera zuela ardura bakar. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.
Olgak bere Pompadour orrazkera gizona zegoen lekurantz makurtu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 53. orr.
Gizonak buruko soilune hasi berriak orrazkera landu batez estaltzen zituen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.
Inoiz orrazkera berriren batekin azaltzen banaiz, gaitzespenezko aurpegia jarriz begiratzen didate denek. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 187. orr.
Orrazkera berriak ongi ematen ziola erratekotan egon nintzen, eta ez bakarrik egia zelako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.
Ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez. Elizen arteko biblia 1 Tm 2,9
Betaurreko biribilak zituen gizonak eta antzinako orrazkera. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 75. orr.
Beste Larsson bat zen: rastafariar orrazkera zuen, eta urte eta eskarmentu gutxiago. Berria - Kirola 2004-06-26
Heure adatsa leun bikaina orrazkera tamalgarri batez bilduko dun. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 88. orr.
Henna beltzak, guk arreta jartzen diogun kaleko norbaiten orrazkera jakin batek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 177. orr.
Txairo ageri zen bere postuan, apain-apaina, orrazkera ezin korapilatsuagoak buruan zituela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 187. orr.
Buru handi eta gorria deigarria zen bere ume orrazkeraren aldean, marra eta guzti. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.
Emaztegai orrazkera txit altua zuen, laranja lore adarrez goratua, eta irribarre egiten zuen bere panpin ahoarekin, begiak argi, ordezko betileak tente eta luzeegi, masailak argizarizko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.
Une hartan, ahizparen ile-orrazkerari begira zegoen Bain andrea, kizkur-kizkurra eta artatsuki marroi-kolorea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.
Eta, hala ere, egileak originalari beste orrazkera bat eman beharko dio inprimategira igorri aurretik. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 54. orr.