Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dakit, zeren hemen ez da orokortzen ahal, eta kasu batzuetan balio izaten ahal duen argumentazioak huts egiten ahal baitu beste kasu batzuetan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 71. orr.
Gerora, bi kasu partikular besterik ez zirenak arazo guztietara orokortu zirenean, [...]. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 232. orr.
Txokokeriak orokortu, hau da, herri edo ibar jakin bateko ezaugarria euskalki osora zabaldu, eta euskalki osoaren ikurtzat aurkeztu. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 62. orr.
Ezarritako egia ofizialen ifrentzua bilatzen du idazleak, nagusi den pentsamenduari, orokortu den eredu politikoari, ziurtzat ematen den egiari zalantzaren argia ematea. Berria - Kultura 2006-03-28
Euskal herritarren artean euskalduntasuna orokortzea; herritarren hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezen lortzea. Berria - Euskal Herria 2004-05-01
Kaleratze merkeagoa orokortuko duen lan erreforma. Berria - Ekonomia 2006-05-10
Ez dut, hala ere, afera orokortuz nire erantzukizuna gezatu nahi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Salbuespenezko kasu nabarmena, eskubide politikoak orokortu egin zirelako [...] mundu sinikoan gertatu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.
Kontainerren erabilera orokortzeak era askotako ondorioak izan ditu. Berria - Gaiak 2006-04-30
Minbizi orokortu baten ondorioz, Alazne Olabarrieta Garzia borrokakidea hil da Bordelen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 74. orr.
Erakunde terminoa nolabait ere zentzu orokortuan erabiliz, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 34. orr.
Iragan hau agertzen da teoria abstraktu baten, teoria boteretsu edo maila goienagoko baten, kasu berezia bezala, teoria inozo gisara, modu partzialean eta ez nahikoa orokortuan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.
ezin da orokortu (5)