Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
orokorkeria iz zehaztu gabeko ideia edo jarduna, gaitzesgarritzat hartua. ik orokortasun.
Batzuk xehetasunetan galtzen direlako, beste batzuk orokorkeria zabaletan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 42. orr.
AEBetako filmek europar kutsua lortu ahala izaten dute kritikaren onespena, orokorkeria zilegi bazait. Berria - Kultura 2006-01-25
Orokorkeria eta tautologioi itzurtzeko, beraz, hel diezaiogun obrari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.
Aurreikustekoa zenez, errazkeriak eta orokorkeriak besterik ez zituen esan rol horretan zegoen Kiti Manverrek. Berria - Kultura 2004-01-27
«Orokorkeriatan ibiltzea» leporatu dio ELAk PSOEri. Berria - Ekonomia 2004-09-14