Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
orojale izond animaliez mintzatuz, zernahi gai organikoz elikatzen dena.
Gerra pasatakoak orojaleak dira jeneralean: edozer gauza jaten dute. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 95. orr.
Gizakiak txakala bezalako haragijale batetik zakur orojalea atera du; baina mende asko behar dira horretarako. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.
Lehena [hartza] osoki haragijalea da, bestea [gizona] aldiz orojalea (%80 fruitu eta landare). Herria 2005-11-17