Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oroitzea irudimenezko berreraikitze edo eraikitze bat da. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.
Oi, zenbat bizitze eta oroitze eder lizarrari esker! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.
Esperientzia, bere izatez, oroitze hutsa da, errepikatze hutsa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 337. orr.
Oraindik gogoan dut Marisaren ahoko dasta; oroitze hutsak listua sortzen dit mingainaren inguruan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.
Zergatik hainbeste gauzaren oroitze bizi hori? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.
Bedeinkatua izan dadila itzain ezezagun hura, ene pentsamenduari distira eragiteko eta, jakin gabetarik, ene arimaren oroitze magiko hau sortzeko ahalmena ukan duenez! Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.
Ez da zehazki ipuina ere: gehiago da oroitze bat, glosa moduko bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.
Oroitzearen emaitzari, oroitzapena. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 92. orr.
Memoria, oroitzea, hori da bizitza, biziera bakarra, batak bestearengan izan dezakeen lekua. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.
Kontu-kontaketekin eta serieko irudiekin egindako esperimentuek konbentzitu zuten Frederik Bartlett, 1920 eta 1930etan, "oroimena" deitzen diogun zer hori ez dela ezer, "oroitze" prozesu dinamikoak baizik ez direla existitzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.
Denboraren iragaiteak isilaraziz doan oihartzuna, egia esan, akordurik bizienek ere, garunetako oroitze-mekanismo neurobiologiko hutsak ez diren beste euskarriren bat behar izaten baitute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 283. orr.
oroitze hutsak (3); oroitze hutsarekin (3)