Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oroititz (orobat oroit-hitz) iz pl oroigarrizko hitzak.
Manuel Mariaren heriotzak Galiziako literatura astindu zuen atzo, eta oroit-hitz guztiek politikari, argitaratzaile, sustatzaile eta, batez ere, poeta horren konpromiso eta bere herriarekiko maitasuna azpimarratu zuten. Berria - Kultura 2004-09-10
Itzulitakoan, kinkilariaren ezdeuskeria osoa aurkitu dut ene mahai gainean: Zaragozako urrezko kutunak, gorriz eta filigranaz, Segoviako oroititzak dituzten galtza-kordak, Bilboko ur bedeinkatu ontzi beirazkoak, Cauterets-eko latorrizko kriseilutxoak, [...]. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.