Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oroimentsu izond oroimen handikoa.
Idazketak "egiptoarrak jakintsuagoak eta oroimentsuagoak" bihurtuko zituela adierazi zion, "oroimenaren eta jakinduriaren sendagarria bailitzan asmatu baita". J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 221. orr.
Egun bakoitza, ordu bakoitza, istant bakoitza izango zuen gogoan hartara, ñabardura guzti-guztiekin, eta Funes oroimentsuari lapurtu ahal izango zizkion hitzak, eta goraki esan: [...]. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 194. orr.