Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oroimendun izond/izlag oroimena duena.
Juduak begia eman zion ibaiari, ez triste ez alai; gogoratu zuen, judu izatea oroimendun eta oroimenaren esklabo izatea baita. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.
Etorkizun oroimendun baten alde lelopean manifestaziora deitu du Bakearen Aldeko Koordinakundeak, gaur zortzirako Bilbon. Berria - Euskal Herria 2006-01-21
Gizonaren zorigaitzik handiena oroimendun jaio izana da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.