Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oroigune (orobat oroitgune g.er.) iz zerbaiten oroitzapenezko gunea. ik oroileku.
Sarraskiaren oroigunearen inguruan hasi ziren istiluak. Berria - Mundua 2006-03-17
Srebrenicatik hamar bat kilometrora kokatutako Potocariko oroigunean egin zituzten gogorarazte ekitaldiei hasiera eman zion abesbatza batek emandako Srebrenicako infernua kantuak. Berria - Harian 2005-07-12
Potocariko oroigunearen inguruko hilerrian, identifikatuak izandako 1.300 Bosniako musulmanen gorpuzkinak ehortzita zeuden dagoeneko. Berria - Harian 2005-07-12
Azkenean, oroitgune berezi bat, ikertegi batekin eta erakustegi bat aldean, muntatua izan da Struthof-en. Herria 2005-11-10