Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
orografiko izond orografiarena, orografiari dagokiona.
Tunguz mendien adar bat eratzen dute inguruko tontorrek, Altai sistema orografiko zabalaren parte bat osatzen dutela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.
Ez dira lau-lauak, baina ez dute esprinterrak atzean uzteko moduko zailtasun orografikorik. Berria - Kirola 2006-02-21
Arantza Aranaren gorputz soslaia itzalargitan ikusi zuten, zutik jarritako Tour-eko etapa menditsu baten mapa orografikoa bailitzan. Berria - Kultura 2004-12-18