Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

orografia 1 iz gerografia fisikoaren atala, lurrazalaren erliebea aztertzen duena; eskualde bateko mendien multzoa.

Ingalaterraren fauna, flora, hidrografia, orografia, historia militar eta monastikoa jasorik dago bertan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Espainia osorako badago araudi bat, baina Euskal Herriko egoera guztiz desberdina da, bai orografiagatik bai egiten duen eguraldiagatik.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Gaina orografia askotarikoa da, bertan, lautadak, kraterrak eta 3.000 metroko garaiera duten mendiak aurki daitezke.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Errepidea menditik zintzilik dagoela dirudi, orografia oso malkartsua da, labarra da dena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

Orografia menditsua delako eta hori horrela izanda, normala delako igotzaile gehiago egotea.  Berria - Kirola   2006-03-03

Muinoan zehar igotzen den hiri iluna, eta han goian gaztelua, edo, behatokia aldatuz, portugaldarren kanpamentua orografia hautsi baten gainean, sakanak eta aldapak, olibadi barreiatuak, zenbait uztondo, arestian izandako suteen aztarnak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

2 irud/hed

Begi-niniak ezohiko argiaz piztu zitzaizkion eta behatz artean jira eta bira zerabilen bere aurkikuntza miragarria, koska eta kamer guztiak laztanduz, haren azalaren orografia osoa buruz ikasi nahi balu bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus