Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Bihotzaren pareko orno batean... hernia bat... «Kuskue tanden», 2004 - 80. orr.
Ostiko bat eman zioten garunean, lehen ornoaren azpian. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
Azkenik, hor dugu bizkarrezurreko ornoak lotzen dituen zela-giltzadura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.
Hogeita hamaika nerbio pare irteten dira bizkar-muinetik (ornoen arteko zirrikituetatik zehar). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.
Ornoetan fisura du, ez da lesio larria eta ez du tratamendu berezirik behar, bakarrik osatzen baita, baina hanturak min handia ematen dio. Berria - Kirola 2004-09-16
Bizkarrezurraren inguruko giharrak laxatu ditugu, ornoak urrundu ditugu, eta artrosi motaren bat baldin badago artikulazioetan, hori ere desblokeatu dugu. Berria - Gaiak 2006-03-02
Daukaten kezka da orno lunbarren hausteak bizkarrezurreko muina ukitu duen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 85. orr.
Mezulari azkar batzuek bizkarrezur muineko inguruetaraino bidaliko dute agindua, eta han, 3. orno lunbarraren parean, non orgasmoaren gune erreflexua dagoen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.
Intziri garratz batean ahuspez jarri eta orno hautsietara daramatzat eskuak. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 75. orr.
Bizkar-muina oso ondo babesturik dago bizkarrezurra osatzen duten orno barne-hutsei esker, baina izan dezake ustekabeko kalterik; trafiko-istripuetan, besteak beste. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.
Alphabelette erbinude alegiazkoaren isatseko azken orno zalapartari, zirimolatsu eta zirikatzailea! Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 143. orr.
Bala ateratzen ikusi nuen atzeko aldetik, odol eta orno pusken zaparrada batean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.
Orpoak, orkatilak eta hiru gerri-orno hautsirik, bestela esanda. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.
Bizkar-orno bakoitza Cabot itsasarteko uhartetxo bana. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.
Sekulako oinazea sentitu nuen lepo-ornoetan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.