Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ornamentu (orobat ornamendu g.er.) 1 iz apaindura, apaingarria.

Hango geletan zer nolako aberastasun, luxu eta ornamentu miresgarriak dauden.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 124. orr.

Zilarrezko apaingarriz eta bertzelako ornamentuz betea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 153. orr.

Erromatar lege batek erabakitzen du itsu batek ez daukala auzitara jotzerik, ez dituelako magistratuen ornamentuak ikusten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 262. orr.

Jerusalemgo jauretxe handi ederrean, ornamentu ederrenetarikoa zen urrezko mahatsondo distiratsua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haren biloba Pepin errege koroatu zutenean, hura zeremonia bat gehiago izan zen, eta mamu bat gutxiago; errege-ornamenduak besterik ez zituen eskuratu hala, eta ezer ez zen aldatu nazioan     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus